BAZTANGO ARDO XURIE

Lehenengo ardo xurie

Nortasun handiko ardoa

Nekazaritza ekologikoa

NEKAZARITZA EKOLOGIKOA

BAZTANEN EKOITZIA

Baztango xurie

Mendiko mahastigintza ekologikoa

2013an abiatu genuen BAZTANGO XURIE, Baztanen ardo zuri ekologikoa egiteko asmoarekin, lehenbiziko mahasti landaketa egin genuenean.
Ondoan ditugun Irulegi eta Baigorriko eredua aintzat hartuz, Baztanen berria den mahastigintza eta ardogintza proiektua ezarri nahi dugu. Abeltzaintza nagusia den eremu batean mendialdeko mahastigintza atlantikoari txoko bat eginez.
Baztanen lan egin eta bizi nahi dugulako, bertan ziklo osoa gauzatuz: mahastia landu eta ardoa hemen eginez.
Baztango Zaporeak ekimeneko partaideak ere bagara, bertako nekazal produktore txikien elkartea.

Nekazaritza ekologikoa

Baztango Arizkun herriko hiru partzelatan landatua, nekazaritza ekologikoaren irizpideen arabera lantzen dugu mahastia.

Upeltegia

Baztanen lan egin eta bizi nahi dugulako, bertan ziklo osoa gauzatuz: mahastia landu eta ardoa hemen eginez.

Baztango Xurie

Botila ireki eta usaindu beharreko ardoa: izkiriota handiaren nortasuna.
Dastatu eta xamintasuna nabarituko duzue…