Lurra, klima eta mahats-barietateak

Mahastiak

2013tik Baztango lurretan.
Arizkun herrian 3Ha mahasti

Gure mahastiak

3 hektarea mahasti ditugu landatuak, Baztango ARIZKUN herriko lau partzelatan: Meakan, Urtsuan, Larrebazterreko luberrian eta Larregainean.

Mahats barietateak

Kantauri isurialdean ongi egokituak dauden mahats bariedadeak landatu ditugu: txakolina egiteko erabiltzen den Hondarrabi zuri eta Irulegiko sor markan ohikoak diren Izkiriota handia eta ttikia (Gros Manseng, Petit Manseng). Eta hauen osagarri, Riesling.

Nekazaritza ekologikoa

Nekazaritza ekologikoaren irizpideen arabera lantzen dugu mahastia, CPAEN/NNPEK-ren egiaztatzearekin.

"Baztanen lan egin eta bizi nahi dugulako, bertan ziklo osoa gauzatuz: mahastia landu eta ardoa hemen eginez."

Gure mahastiak

Arizkunen dauzkagun mahastiak hauek dira: Meaka, Urtsua, Larrebazterreko luberria eta Larregaina. Inguru honetan dauzkagu beharrezkoak diren baldintzak betetzen dituzten lurrak: orientazio eta malda egokiak, ongi aireztatuak eta 250-300 metroko altitudean daudenak.

Meaka

Aintzialde auzoan dago. Lehen iratzezelaia izandako lur azidoetan. Haritz zaharrez inguratua, hego-ekialdera orientatua eta partzela haizetsua. Izkiriota ttikia (Petit Manseng) eta Riesling landareekin. 2013an landatua. 285 m-tako altuera (622731,4780363).

Urtsua

Ordoki auzoan dagoen Urtsuko jauregi ondoko magalean. Hegoaldera orientatua eta %20ko maldarekin. Izkiriota handia (Gros Manseng) eta Hondarrabi Zuri barietateak landatu genituen 2013an. 260 m-tako altuera (623631,4782140).

Luberria

Duela hamarkada batzuk azienda bazkatzeko luberritutako lurrak mahasti bihurtuak. Hego mendeba ldera orientatua, Arizkungo herrian bertan. 2015ean Hondarrabi Zuri eta Riesling landatuta. 310 m – tako altuera (623443,4781056).

Larregaina

Sasitzen hasiak ziren lurrak eta belardia orain mahasti bilakatuak. Hegoaldera orientatua, 2018an Izkiriota Handia landatua. 350 m-tako altuera (623914,4780688).