Aurkezpena
Baztango Xurie
Ideia, asmo, amets, ur tanta euri jasan, ez zen bertzerik. Ataka berri batean sentitzean etorri zen ikasketa formalak eta bizitza informalak erakutsitakoa batu eta norabide berri baterantz abiatzea.
Mahastia burutik paperera, paperetik ahora, ahotik bertzeren burura. Harreman berriak sortu errealitate berriak gauzatuz.
Abiatua genuen Baztango Xurie egitasmoa. Balantzarik egiten ez duen artzainaren aulkittoa bezala, hiru hankako proiektua da gurea: mahastia, upategia, enoturismoa.
Ezinbertzekoa izan dugu familia, lagun eta hurbilekoen laguntza, lurrak eta bodega alokatu dizkigutenen gure proiektuarekiko konfiantza eta erosleen babesa.
Gure aldetik herrian sustraituz ontzen doan proiektua kalitatezko produktua eskaintzeko, ekologikoan, lurra, ingurua eta pertsonen errespetuan oinarritua. Aitzinekoa eta egungoa bide berean uztartuz hezurmamitzen ari den gure iraupen luzeko martxa.
Ana Iriarte eta Iñaki Bengoetxea
Nekazaritza ekologikoa
Gure mahasti eta barietateak
3 hektarea mahasti ditugu landatuak, Baztango ARIZKUN herriko lau partzelatan: Meakan, Urtsuan, Larrebazterreko luberrian eta Larregainean.
Hemen egindako ardoa
Ardo naturala
Mahats bakoitzaren izaera berezitik, nortasun propia duen ardoa.
Dastatu eta gozatu!
Ezagutu Gure upategia
Bisitak eta dastaketak
Ezagutu gure mahastiak, upategia eta dastatu gure ardoa! Bisita gidatuak egiten ditugu partikular, talde eta eskolentzat.